1.1. Errenteriako Udalak herrian eginiko merezimendu bereziak edo aparteko zerbitzuak saritzearren eman ditzakeen ohoreak ondoko hauexek izango dira:
1.— Errenteriako seme/alaba kutuna.
2.— Errenteriako ohorezko seme/alaba.
1.2. Goiko paragrafoetan aipatu goraipamenak soilik ohorezkoak dira, hots, horregatik ez dira egingo inolako eskubide ekonomiko edo administratiboren jabe.
Ohoreak eman eta goraipamenak egiteko ordenantzaren behin betiko onarpena. (GAO)