Kudeaketa plana. 2019 helburu

Eguneratze data: 2020-01-29
Kategoria: 1.2.1 Legegintzaldia 2015-2019

Errenteriako Udalaren 2019 urtera arteko proiektu estrategikoak, lan lerro ezberdinak eta horien aurrekontuak ikus daitezke kudeaketa plan honetan, oso modu bisual eta laburtuan.

Administrazioaren modernizazio eta sinplifikazioarekin konprometituta, Errenteriako Udala hiru arlo handitan berrantolatu dugu: Antolaketa, Herritarrak eta Lurraldea. Estruktura berri honek koordinazio handiagoa eta planifikazioa hobetzea ahalbidetzen du herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea handitzea.

Azken batean, esku artean duzun argitalpen hau gardentasun ariketa da. Izan ere, herritarrak jarduera politiko eta administatiboaren erdigunean jartzeko ezinbestekoak baitira Udalaren egitekoen gaineko informazioa jasotzeko, parte hartzeko eta fiskalizatzeko tresnak.