Alkatea 2019-2023

Eguneratze data: 2022-10-24
Kategoria: 1.1.1.1 Alkatea

Alkateri buruz honako informazioa hau argitaratuta dago: curriculuma, interakzio-moduak, izendapena eta eskuduntzak. (Deskargatzeko dokumentuak, azpian)

ALKATETZA

  • Aizpea Otaegi Mitxelena (EH BILDU)

Izendapena

Udal Plenoak hautatu zuen Errenteriako Alkate, 2019eko ekainaren 15ean egindako ezohiko bilkuran (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua)

ESKUDUNTZAK: (7/1985 Legeko 21. artikulua eta indarreko legedia)

Alkatea Udalbatzako burua da eta, eskuordetzen ez baditu, eskuduntza hauek ditu:

  • Udal gobernua eta administrazioa zuzentzea.
  • Udala ordezkatzea.
  • Udalbatzarraren bilkurak deitu eta horietan buru izatea, Lege honetan eta hauteskunde legeria orokorrean aurreikusten diren kasuetan izan ezik, Tokiko Gobernu Batzarrarenak eta udaleko beste edozein organorenak, eta berdintzeak erabakitzea, kalitateko botoa erabiliz.
  • Udal zerbitzuak eta obrak zuzendu, ikuskatu eta bultzatzea.
  • Bandoak ematea.
  • Kudeaketa ekonomikoa eramatea, onartu den aurrekontuaren arabera, bere eskumeneko mugetan gastuak egitea, kreditu operazioak hitzartzea, Toki Ogasunak arautzeko abenduaren 28ko 39/1988 Legearen 158.5 artikuluan jasota daudenak izan ezik, aurrekontuan jasota badaude operazio kreditu horiek eta baliabide arrunten %10 gainditzen ez badu haien zenbatekoak urtealdi ekonomiko bakoitzean, diruzaintzakoak izan ezik; horiek egokituko zaizkio uneoro egiten diren operazioen zenbateko pilatua gainditzen ez duenean aurreko urtealdian likidatutako diru-sarreren %15; ordainketak agintzea eta kontuak ematea; hori guztia Toki Ogasunak arautzeko Legean aurreikusitakoaren arabera.
  • Enplegu publikoaren eskaintza onartzea, Udalbatzarrak onartutako aurrekontuarekin eta plantillaren arabera; arauak onartzea, probak egiteko, batetik, langileak aukeratu behar direnean eta, bestetik, lanpostuak hornitzeko lehiaketak egin behar direnean; eta finkoak eta aldizkakoak ez diren ordainketa osagarriak banatzea.
  • Langile guztien goi burutza betetzea, eta langile horiek izendatzeko eta santzionatzeko akordioak hartzea, bai eta Udalbatzako funtzionarioak zerbitzutik bereiztekoa eta lan kontratuko langileak lanetik botatzekoa ere; azken kasu bi horiek izanez gero, Udalbatzarrari adieraziko dio egiten den lehen bilkuran. Eskuduntza hori izango du, Lege honetako 99.1 eta 3. artikuluetan xedatutakoaren kalterik gabe.
  • Udaltzaingoaren buru aritzea.
  • Planeamendu orokorra garatzeko planeamenduko baliabideak onartzea, Udalbatzarrari berariaz ez dagozkionak, eta hirigintza gestioko baliabideak eta hirigintzako proiektuak onartzea.
  • Bere eskuduntzako gaietan, egintza judiziala eta administratiboak erabiltzea eta Udala defendatzea, beste organo bati eskuordetu dionean ere bai, eta, urgentziako kasu guztietan, Udalbatzarraren eskuduntzako gaietan, eta kasu horretan Udalbatzarri emango dio horren berri egiten den lehen bilkuran, berretsi dezan.
  • Alkatetzaren eskuduntzaren gaietan, Udalbatzarrari kaltegarritasunezko deklarazioa proposatzeko ekimena.
  • Hondamendirik edo ezbehar publikorik eta horien arrisku larririk izanez gero, berak zuzenean, eta bere ardurapean, behar diren neurriak eta neurri egokiak hartzea, eta horien berri ematea berehala Udalbatzarrari.
  • Berak agindutakoa hausten duten hutsegiteak santzionatzea, edo udal ordenantzen arauak hautsi direlako, ahalmen hori beste organo batzuei dagokienean izan ezik.
  • Mota guztietako kontratazioak eta kontzesioak egitea, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen ez dutenean, eta edozein kasutan ere, 6.000.000 euroko kopurua gainditzen ez dutenean, urteanitzeko izaerakoak barne, lau urte baino gehiago ez dirauenean, betiere urtealdi guztien artean pilatutako zenbatekoak gainditzen ez baditu, batetik, adierazitako portzentajea, lehen urtealdiko aurrekontuaren baliabide arruntei buruz, eta bestetik, lehen adierazi den kopurua.
  • Obra eta zerbitzuetako proiektuak onartzea, kontratatzeko edo kontzesioa emateko eskuduna denean eta aurrekontuan aurreikusita daudenean.
  • Ondasunak eta eskubideak erostea, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen ez duenean horien balioak, ezta 3.005.060,52 euro gainditzen ez duenean ere, eta kasu hauetan aipatzen diren portzentajea eta zenbatekoa gainditzen ez duen ondarea saltzea:

1.- Ondasun higiezinena, aurrekontuan aurreikusita badago.

2.- Ondasun higigarriena, balio historiko edo artistiko deklaratutakoa izan ezik, izan ere, horien saltzea ez dago aurreikusita aurrekontuan.

  • Lizentziak ematea, arlokako legeek berariaz ematen ez badiote Udaltzarrari edo Tokiko Gobernu Batzarrari.
  • Udalaren akordioak argitaratu, betearazi eta bete daitezen agintzea.
  • Legeek berariaz ematen dizkioten gainerakoak eta Estatuaren edo Autonomia Erkidegoen legeriak udalerriari ematen dizkiotenak eta udaleko beste organo batzuei ematen ez dizkionak.
  • Alkateari dagokio ere alkateordeak izendatzea.
  • Alkateak eskuordetu egin dezake bere eskuduntzak erabiltzea, hauek izan ezik: Udalbatzarraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak deitzea, parra eginez gero kalitateko botoaz erabakitzea, kreditu operazioak hitzartzea, langile guztien goi burutza izatea, funtzionarioak zerbitzutik bereiztea eta lan kontratudunak lanetik botatzea, eta artikulu honetako 1. zenbakiko a), e), j), k), l) eta m) ataletan aipatutakoak. Edozelan ere, j) atalean datozen eskuduntzak erabiltzea eskuordetu ahal izango dio Tokiko Gobernu Batzarrari.
  • Izan ere, Errenteriako Alkateak hainbat eskuduntza eskuordetu ditu 2019ko uztailean emandako erabakien bitartez ondorengo organoetan:
  • Tokiko Gobernu Batzarraren esku lagatako eskuduntzak
  • Zinegotzi ordezkarien esku lagatako eskuduntzak
  • Udalbatzarraren akordio bidez udalbatzarraren eskuduntzak eskuordetu zaizkio Alkateari.