Merkataritzako eta ostalaritzako aholku-kontseiluaren erregelamendua.

Eguneratze data: 2022-02-15
Kategoria: 1.1.3 Udal Aholku Kontseiluak

Errenteriako Udalean osatuko da Merkataritzako eta Ostalaritzako Aholku Kontseilua, herritarren parte-hartzea izango duen kide anitzeko organo gisa. Kontsultako izaera izango du eta merkataritzan eta ostalaritzan eragina duten udal-politika eta jarduketen inguruko informazio, proposamen, eztabaida, aholku, jarraipen eta ebaluazioak burutzea izango dira bere funtzioak.