Ohoreak eman eta goraipamenak egiteko ordenantzaren behin betiko onarpena

Eguneratze data: 2021-04-07
Kategoria: 2.1. Alkatetza

Araudi honen xedea da Errenteriako Udalak herriko jaiak direla eta urtero ematen dituen ohorezko sariak arautzea.

1. artikulua.

1.1. Errenteriako Udalak herrian eginiko merezimendu bereziak edo aparteko zerbitzuak saritzearren eman ditzakeen ohoreak ondoko hauexek izango dira:
1.— Errenteriako seme/alaba kutuna.
2.— Errenteriako ohorezko seme/alaba.
1.2. Goiko paragrafoetan aipatu goraipamenak soilik ohorezkoak dira, hots, horregatik ez dira egingo inolako eskubide ekonomiko edo administratiboren jabe.

Ohoreak eman eta goraipamenak egiteko ordenantzaren behin betiko onarpena. (GAO)