Hiri-hondakin solidoen prebentzio-plana

Eguneratze data: 2021-05-05
Kategoria: 6.5 Hondakinak

Prebentzioa hondakinen sorrera ekiditeko neurririk hoberena da. Europako 2008/98/CE Zuzentarauak eta berau garatzen duen 22/2011 Legeak (hondakinak eta lurzoru poluituen ingurukoak) jasotzen duen hondakinen kudeaketarako hierarkiak:

1.- Prebentzioa eta hondakinen murrizketa
2.- Berrerabilpenerako prestatzea
3.- Birziklapena
4.- Bestelako balioztapena (adibidez, energetikoa)
5.- Ezabatzea (zabortegiak)

Hori ikusirik, Errenteriako Udalak udalerriko Hiri-hondakin Solidoen Prebentzio Plana osatu du 2015eko azaroaren 18an. Dokumentuak 50 ekintza jasotzen ditu 7 esparru tematiko zehatzetan banatuta.

Jarraian Plan honen osaketan sortutako dokumentu ezberdinak aurkituko dituzu.

Prebentzio-diagnosia Hondakinen ezaugarritzea HHSen Prebentzio-plana
Bideoa Informazio-liburuxka Jarraipen-plana