Informazio Gizartea eta Herritarren Partehartzea

Eguneratze data: 2021-11-02
Kategoria: 7.2.2.5. Informazio Gizartea eta Herritarren Parte-hartzea
  • Errenteriako Udalak, 2021ko urriak 25ko datan, Udal Tokiko Batzarraren 2.785 zenbakidun dekretu bidez, IZFE SA – Informatika zerbitzuen foru elkartearen eta Errenteriako Udalaren arteko hitzarmen bat onartu zuen.

Lankidetza-hitzarmen honek IZFE SA sozietateak Errenteriako Udalari egingo dizkion informatika zerbitzuak zehaztea du helburu. Halaber, zerbitzuok egiteko era eta baldintzak zehaztuko dira.

  • Udalak ondorengo lankidetza hitzarmenarekiko atxikipena onartu du 2021eko apirilak 20an ospatutako Tokiko Gobernu Batzarran:

    Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko dena.

  • Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin sinatzeko ondorengo lankidetza hitzarmena onartzea erabaki du 2018ko martxoak 6an ospatutako Tokiko Gobernu Batzarran:

Errenteriako udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko bertsio eguneratua.

  • Errenteriako Udalak, 2017ko ekainak 28ko datan, Alkatearen 2.025 zenbakidun dekretu bidez, IZENPE, S.A ziurtapen eta zerbitzu enpresarekin hitzarmen bat onartu zuen.
    Akordio horren xedea ondorengoa da:

Errenteriako Udalak Izenperekin lankidetzan arituko da herritarren identifikazio eta sinadurako bitarteko elektronikoak jaulkitzen, eta erregistro-erakundetzat jardungo du.

  • Errenteriako Udalak, 2016ko uztailak 13an ospatutako Tokiko Gobernu Batzarran, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostutako hitzarmen hau onartu du:

Lankidetza hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko departamentuaren eta Errenteriako Udalaren artekoa, udal erroldaren datuak egiaztatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza prozesuetan.

  • Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin sinatzeko ondorengo lankidetza hitzarmena onartzea erabaki du 2016ko maiatzak 18an ospatutako Tokiko Gobernu Batzarran:

Errenteriako udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko.