-
Errenteriako Udalak, 2021ko uztailaren 26ko datan, Zinegotzi delegatuaren 2023 zenbakidun dekretua onartu zuen.
1.- ZIZT KULTUR ELKARTEAri 24.000 euroko diru-laguntza ematea urtean zehar bere proiektua gauzatu dezan.
2.- Onespena ematea Errenteriako Udalaren eta ZIZT KULTUR ELKARTEAren artean hitzarmen bat sinatzeari, bertan zehazteko alde bien konpromisoak diru-laguntza honekiko
……..
-
Errenteriako udalaren eta Musika bulegoaren arteko lankidetza hitzarmena
Hitzarmen honen objektua eta helburuak ondorengoak dira: Errenteriako Udalaren eta EHMBE Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak musikaren eremuan dituzten egitasmoen eta programen lankidetza testuingurua eta jarduera koordinatua adostea.
-
Errenteriako Udalaren eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena, Fanderia feria-eremua izeneko orubean, 2022ko Madalena herriko jaietan barrakak instalatu eta herri jabaria hartzeko baldintzak adostu eta arautzeko.