Dirulaguntzak deialdiak 2021 (Talka- eta suspertze-plana)

Eguneratze data: 2022-01-27
Kategoria: 7.3.2.12 Ogasun eta Garapen Ekonomikoa

Talka- eta suspertze-plana, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko

Orrialde honetan COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko talka- eta suspertze-planeko dirulaguntzak argitaratzen dira.

5 BIS LERROA: Covid-19aren eragina gutxitzeko Errenteriako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak

ESKAERAK EGITEKO EPEA LUZATU DA: 2021eko maiatzaren 15era arte.

Errenteriako enpresak eta norberaren konturako langileek Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko inbertsio jarduerak finantzatzeko zuzendutako dirulaguntzak. Dirulaguntza hauek lehiakortasunik gabeko konkurrentziazko modalitatean emango dira.

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak:

T

10. BIS LERROA: Hurbileko salmenta-sarea indartzeko bonoak banatzeko kanpaina II

Bonoak banatzeko kanpaina berria, larriki kaltetuta suertatu den sektorearen garapen ekonomikoa sustatzeko eta bide batez, Errenteriako familia eta gazteen ekonomiari laguntzeko.

Bono hauen bitartez 5 euroko gutxieneko hobaria aplikatuko da, atxikitako merkataritzako, zerbitzuetako, ostalaritzako edo jatetxeetako txikizkako establezimenduetan 10 eurotik gorako ondasun eta zerbitzu erosketa bakoitzarengatik.

Edonola ere, aplikatutako hobariak ezingo du gastu osoaren %50 gainditu.

4. LERROA: Kontziliaziorako laguntza osagarriak
Ekainaren 15etik irailaren 15era, 14 urtetik beherakoak zaintzeko norbait kontratatzeagatik jasandako gastu arrunten zati bati aurre egiteko dirulaguntza.

Tramitea modu telematikoan egiteko sakatu hemen.

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak:

5. LERROA: Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak

Maiatzaren 4tik Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak izeneko laguntzak eskatu daitezke.

Bestalde, maiatzaren 11ean oinarri hauen aldaketa onartu zen:

  • Helbide fiskalaren muga kenduz.
  • Lanbideren erantzuna jasotzeko derrigortasuna kenduz.
  • Jabego-erkidegoen kasuan laguntza nork eska dezakeen argituz.

Udalak, orain arte jasotako eskaerak ofizioz errebisatuko ditu, beraz, ez da beharrezkoa izango eskaera berria aurkeztea.

Tramitea modu telematikoan egiteko sakatu hemen.

Edozein zalantza baduzu deitu 010 edo 943 449 600 telefonora.

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak:

5 TER LERROA: Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoak leuntzeko Errenteriako ostalaritza sektorera bideratutako dirulaguntzak

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak:

6. LERROA: mikroenpresa eta autonomoei sortutako kalte ekonomikoak leuntzeko eskatutako mikrokredituen finantza gastuak arintzeko dirulaguntza

Dirulaguntza lerroa: COVID-19ak mikroenpresa eta autonomoei sortutako kalte ekonomikoak leuntzeko eskatutako mikrokredituen finantza gastuak arintzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntzaren deialdia hemen.

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak:

7. LERROA: Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria

Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Bereziko kideen kolektiboari osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko diru-laguntza.

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak:

10. LERROA: Hurbileko salmenta-sare fisikoa indartzeko bonuak banatzeko kanpaina

Bonuak banatzeko kanpaina hurbiltasuneko salmentaren kanalak indartzeko, horretarako sustatuta tokiko sare ekonomikoa, herriko gazteen kolektiboa erakartzeko asmo gehigarriarekin.

Bonu hauen bitartez 10 euroko gutxieneko hobaria aplikatuko da, atxikitako merkataritzako, zerbitzuetako, ostalaritzako edo jatetxeetako txikizkako establezimenduetan 30 eurotik gorako ondasun eta zerbitzu erosketa bakoitzarengatik.

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak:

Bonu kanpaina honen informazioa eskuratzea eta atxikitzea bizi.errenteria.eus gunean egin daiteke.

10. BIS LERROA. Hurbileko salmenta-sare fisikoa indartzeko bonuak banatzeko kanpaina II

Hurbileko salmenta-sarea indartzeko bonoak banatzeko kanpaina III

Dirulaguntza honen inguruko informazioa hemen ikus daiteke: