Dirulaguntzak deialdiak 2023 (Gizarte Zerbitzuak)

Eguneratze data: 2023-12-14
Kategoria: 7.3.2.04 Gizarte Zerbitzuak

Atal honetan Errenteriako Udalak 2023 urtean emango dituen dirulaguntzei buruzko informazioa aurkituko duzu. Bi dokumentuk arautzen dute dirulaguntza bakoitza. Horietako lehena Errenteriako Udalak Dirulaguntzak Ematea Arautzeko Oinarri Orokorrak izeneko dokumentua da eta dirulaguntza guztiei aplikatzen zaie; bigarrena, ordea, deialdi bakoitzari dagokio eta deialdi zehatz bakoitzaren atalean aurki daiteke.

  • Udal dirulaguntza bereziak
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL)
  • Prestazio ekonomikoa pertsona bat familia-ingurunean zaintzeagatik
  • Zerbitzuari lotutako dirulaguntza jasotzeko eskaera (ZLPE)
  • Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioak
  • Laguntza pertsonaleko dirulaguntza jasotzeko eskaera (LPPE)
  • Gizarte Zerbitzuetako ekintzak eta programak burutzeko dirulaguntzen lehiaketan parte hartzea.

Dirulaguntza lerroak:

7.1. Dirulaguntza lerroa. Gizartekintzan egiten diren jarduerak pertsona, familia, talde eta/edo komunitateekin.

Eskaera egiteko epea: GAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 20 egun baliodun igaro ondoren amaituko da.