Dirulaguntzak deialdiak 2021 (Hirigintza)

Eguneratze data: 2022-05-23
Kategoria: 7.3.2.07 Hirigintza

Atal honetan Errenteriako Udaleko Hirigintza departamentuak 2021 urtean emango dituen dirulaguntzei buruzko informazioa aurkituko duzu. Bi dokumentuk arautzen dute dirulaguntza bakoitza. Horietako lehena Errenteriako Udalak Dirulaguntzak Ematea Arautzeko Oinarri Orokorrak izeneko dokumentua da eta dirulaguntza guztiei aplikatzen zaie; bigarrena, ordea, deialdi bakoitzari dagokio eta deialdi zehatz bakoitzaren atalean aurki daiteke.

  • Diru-laguntza : jabekide-erkidegoei eta eraikinen jabeei dirulaguntzak ematea 2021, eraikuntzen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko , Errenteriako hirigune historikoan. (GAO iragarkia)

    Eskaera egiteko epea: 2021/01/5tik 2021/11/30 arte, edo aurretik, aurrekontuetako partida agortuko balitz.

  • ALOKABIDE: Errenterian hutsik dauden etxebizitzak mugitzea sustatzeko lanengatiko laguntzak arautze arren 2021 urterako dirulaguntzak ematea. (GAO iragarkia)

    Eskaera egiteko epea: 2021/01/5tik 2021/11/30 arte, edo aurretik, aurrekontuetako partida agortuko balitz.