Dirulaguntzak deialdiak 2023 (Hirigintza)

Eguneratze data: 2024-02-26
Kategoria: 7.3.2.07 Hirigintza

Atal honetan Errenteriako Udalak 2023 urtean emango dituen dirulaguntzei buruzko informazioa aurkituko duzu. Bi dokumentuk arautzen dute dirulaguntza bakoitza. Horietako lehena Errenteriako Udalak Dirulaguntzak Ematea Arautzeko Oinarri Orokorrak izeneko dokumentua da eta dirulaguntza guztiei aplikatzen zaie; bigarrena, ordea, deialdi bakoitzari dagokio eta deialdi zehatz bakoitzaren atalean aurki daiteke.

  • Dirulaguntza : jabekide-erkidegoei eta eraikinen jabeei dirulaguntzak ematea 2023, eraikuntzen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko , Errenteriako hirigune historikoan. (GAO iragarkia)

    Eskaera egiteko epea: 2023ko apirilaren 19tik 2023ko azaroaren 30era arte

  • ALOKABIDE: Errenterian hutsik dauden etxebizitzak mugitzea sustatzeko lanengatiko laguntzak arautze arren 2023 urterako dirulaguntzak ematea. (GAO iragarkia)

Eskaera egiteko epea: 2023ko apirilaren 20tik 2023ko azaroaren 30era arte

Ebazpena

  • Beraun auzoan hiri-berroneratze integraleko jarduketetarako dirulaguntza programa

Behin betiko oinarriak

Eskaera egiteko epea: irailaren 29 arte.

Ebazpena, Inbertsio Estrategikoen Erakundearteko Planaren (PIIE 22-24) esparruan Beraun auzoan dauden bizitegi-eraikinak birgaitzeko Jabeen Erkidegoei eta, gehigarriak, partikular kalteberei dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia onartzekoa.

2588 Dekretua, Beraungo Planean erkidego batzuk sartu eta itxaron-zerrenda onartzen duena.