Dirulaguntzak deialdiak 2021 (Ingurumena)

Eguneratze data: 2022-05-23
Kategoria: 7.3.2.08 Ingurumena

Atal honetan Errenteriako Udaleko Ingurumena departamentuak 2021 urtean emango dituen dirulaguntzei buruzko informazioa aurkituko duzu. Bi dokumentuk arautzen dute dirulaguntza bakoitza. Horietako lehena Errenteriako Udalak Dirulaguntzak Ematea Arautzeko Oinarri Orokorrak izeneko dokumentua da eta dirulaguntza guztiei aplikatzen zaie; bigarrena, ordea, deialdi bakoitzari dagokio eta deialdi zehatz bakoitzaren atalean aurki daiteke.

  • Iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruko dirulaguntzak. (GAO iragarkia)

Eskaera egiteko epea: 2021/01/05tik 2021/02/05erarte egongo da zabalik, biak barne.

  • Errenteriako udalerrian, energia berriztagarri instalazioak ezartzeko dirulaguntzak. (GAO iragarkia).

Eskaera egiteko epea: 2021/01/05tik 2021/08/31 arte, edo aurretik, aurrekontuetako partida agortuko balitz.