Organo Kolegiatuen Araudi Organikoa

Eguneratze data: 2022-10-19
Kategoria: 1.1.10 Organo Kolegiatuen Araudi Organikoa

Fase honek Udalaren organo kolektiboen araubide juridikoa eta funtzionamendua jorratzen du. Hau da: Udalbatza, batzordeak, Bozeramaileen batzordea, Kontratazio Mahaia eta Gobernu Batzarra.  Gainera, ez du soilik barne-funtzionamendua arautzen, baita gainontzeko organoekiko harreman-erlazioa ere. Orobat, ez du ahaztuta uzten zinegotzien egoera juridiko-estatutarioa, udal taldeen araubidea, eta, batez ere, abenduaren 16ko 57/2003 Legea dela eta, Tokiko Legean eman den harira sorturiko zinegotzi-kategoria berria. Hots, euskal udalerrietan, eta horien artean, Errenterian eragin handia izan duen atxiki gabeko zinegotziena. Era berean, bestelako gauza berriak ere jorratzen dira, esaterako, herritarren ekimenak udalaren zereginetan sartzea, bide telematikoa Udal zerbitzuetan sartzea eta Udalbatzetan parte-hartzea eta Gobernu Batzarraren jarduketei buruzko eztabaidak ematea.

Organo Kolegiatuen Araudi Organikoa